2010-05-26

Sakelako telefono baliotsua

        Sarrera honetan, teknologia berriekin erlazioa duen ipuin bat duzue. Ipuin hau Calameo web orrialdetik jeitsita dago eta nire informatikarekin lotura duen euskal argitalpen bat da. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan lantzeko aproposa dela uste dut. Izan ere, teknologia berrien gaia ipuinaren bidez lantzen da, bi gaien artean nolabaiteko lotura ezarriz.

        Ipuin hau interesgarria iruditu zait izan ere sakelako telefonoari buruzko istorio bat kontatzen du eta hau gaur egungo bizitzarekin oso loturik dagoen gai bat da. Izan ere, gaur egun teknologia berriek izugarri erraztu dute gure eguneroko bizitza.

http://es.calameo.com/read/000266140e154af5626e5

Teknologia Berrien eragina handia eskolan

        Sarrera honetan teknologia berriek eskolan izan duten eragina azpimarratu nahi dut, horrek dakarren aldaketak aipatuz. Horretarako nik sorturiko podcast bat jarri dizuet.  Bertan metodologia aldaketari buruz mintzatzen naiz eta baita ikasleen informatika gaitasunei buruz ere.
       Gainera, informatiraren arloan hainbat eta hainbat aukera berri azaldu zaizkigu eta horiek aprobetxatu behar ditugu. Gogorarazten dizuet podcast hau ere goear-en ere baduzuela. 


    

Jokoei buruzko Webquesta


Sarrera honetan webquest bat aurkeztu nahi nahi dizuet. Hau oso aproposa da Lehen Hezkuntzan lantzeko.

Aurretik eginiko sarreretan ordenagailuko joko eta bideojokoez hitz egin ondoren, webquest honetan beste joko mota batzuk aurkezten dira. Era honetan, ikasleek ikasi dezakete edozein arlo, kasu honetan jokoak, teknologia berriekin edota informatikarekin lotura duela.

http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=2144&id_pagina=1

2010-05-25

WebQuesta zer da?

Sarrera honetan WebQuest bat zer den azaldu nahi dut. WebQuesta ekintza didaktiko gidatua da, Interneteko errekurtsoa erabiliz aurrera eramaten dena. Honen bidez, ikasleek abilezia kognitibo oso handiak erabiltzen dituzte eta haien lan indibidual zein kooperatiboa lantzen da.  
Webquest-ak irakasleek erabiltzen dituzte informazioaren gizartearekin erlazionaturiko konpetentziak garatzen dituztelako.
  Honen lana ez da bakarrik galdera errazak erantzutea, egunerokotasunarekin erlazionaturiko gaiak lantzen dira modu motibagarri baten eta aldi berean, teknologi berriak erabiliz.

Ikasys Proiektuari buruzko power pointa


Sarrera honetan nik egindako power point bat aurkeztu nahi dizuet. Hau, Ikasys proiektuari buruzkoa da. Power point hau egiteko, unibertsitatean izandako hitzaldian oinarritu naiz eta bertan jaso nituen apunteekin nire power pointa sortu dut.
Proiektu honen helburua pertsona konpetentea garatzea da, era ezberdinetan erantzukisunez erantzuteko gai dena, hain zuzen ere. Era berean, egoera sinpleetatik teknologia berriak eranbiliz ikasleak lan egitea proposatzen digu, eta  horretarako baliabide ezberdinak erabili beharko ditugu.
 Bestalde, hiru sistema aplikazioez ere hitz egiten du. Alde batetik, harwarea, lan egiteko oso aproposa dena. Bestalde, trainer-a, hau da, ikasleak ariketak egiteko aplikazioa, eta azkenik, inspector, non irakasleak ikasleak eginiko lanen emaitzak ikusten dituen.
Azkenean Ikasys proiektuaren emaitzak zeintzuk diren aipatzen dira. Espero dut power point hau baliagarria izatea. Hala ere, gogorarazten dizuet slidesharen ere baduzuela.
Ikasys
View more presentations from Kayrashade.

2010-05-24

Bideo jokoei buruzko elkarrizketa


Ordenagailuko jokoei buruz hitz egin indoren, bideojokoez mintzatuko naiz. Jarraian, Goear-etik jeitsitako elkarrizketa bat zuzendu nahi dizuet. Bertan, bideojoko hezkitzaile eta ez hezitzailei buruz hitz egiten da.
Felix Etxebarria irakasleak dioenez, aisiaz jokatzeko modu berriekin bizitzen ikasi behar dugu. Tortura jokoak edota autoekin jendea harrapatzekoak ez dira batere komenigarriak. Baina, elkarbizitzarako sims jokoa, adibidez, interesgarri eta onuragarria suertatu daiteke.  
Guraso gehienek ez dute kontrolatzen haien seme-alabeek zertan jolasten duten eta Joao horiek egokiak diren edo ez.
Hala ere bideojokoak aurrepausu handia eman du eta enpresentzako oso produktu inportantea omen da, izan ere Espainian produktu salduenetariko bat baita.

City Salud ordenagailu jokoa


Oraingo sarrera honetan ordenagailuko jokoei buruz mintzatuko naiz. Batzuetan entzuna dugu bideojokoak ez direla batere honak umeentzat. Baina badaude haurrentzako oso esanguratsuak diren hainbat ordenagailu joko ere.
           Nik, City Salud izeneko jokoa aurkeztu nahi dizuet. Joko hau proiekto berri bat da, ikasleen artean bizikidetza onuragarri eta balio sozialei buruzko ekintzak proposatzen dituena. 
           City salud Interneteko orrialde hezitzaile bat da oso aproposa ikasleentzat. Honek txikienak hezkitzen ditu modu motibagarri eta dibertigarri batean eta haien bizitzan zehar izan behar duten bizimodu osasuntsua aurkezten die. Beraz, era interaktibo batean, jokalariak etorkizuneko hiri baten barnean murgilduko dira non proba ezberdinak gainditu  beharko dituzten gainerako kideekin erlazionatuz eta osasunari buruzko informazioa bilduz. Eszenatoki ezberdinak istorio bat osatzen dute non amaieran etorkizuneko hiri misteriotsuak gordetzen duen sekretua azaltzen den.



Hezkuntza 2.0-ri buruzko bideoa


Sarrera honetan Youtubeko bideo interesgarri bat aurkeztu nahi dizuet. Bideo honek Hezkuntza 2.0  zertan datzan azaltzen du era oso erraz eta ulerkor batean.
Hasteko, irakaskuntzari buruzko aldaketaz hitz egiten du. Ezagutza guztion artean datzala da hezkuntza 2.0ren oinarri nagusia. Joseba Lauzirikak, Hezkuntza Saileko IKT aholkularia, bere ikuspuntua ematen digu eta web 2.0 eskaintzen dizkigun tresnen garrantzia azpimarratzen digu.
Tresna koperatiboen artean Blogak daude, norberaren ideiak elkartrukatzeko, edota Wikiak, talde lanak  aurrera eramateko. Hauei esker, talde lana bultzatzen da, metodologia aldaketa sakon bat aurrera eramanez.



Bideo hau oso egokia eta aproposa iruditu zait, hala ere Youtuben Hezkuntza 2.0-ri buruzko beste hainbat bideo daudela gogoratzen dizuet.

2010-05-19

Zertarako balio du arbela digitala?

Hezkuntza 2.0-ri buruz mintzatu ondoren, sarrera honetan, arbela digitalari buruz hitz egin nahi dut eta honek eskola eremuan betetzen duen funtzioaz. 

Arbela digitala hainbat eskoletan ezarri den errekurtso teknologiko berria da. Ordenagailu, proiektore eta pantaila interaktibo batez osatuta dago eta oso egokia da gela bornean hezkuntzaren ikaskuntza aurrera eramateko. 


Arbela digitalak ukimen pantaila du, eta beraz,  pantailaren gainean lan egitea ahalbidetzen digu atzamarra erabilita eta sagua erabili gabe. Honi esker, ikasleek atentzioa momentu osoan piztuta izatea lortzen dugu eta hau ikaskuntza esanguratsu baterako giltza da. Gainera, atentzioa galduz gero, ikaslearen arreta bereganatu dezakegu arbela digitalak eskeintzen dizkigun errekurtsoei esker.

Errekurtso teknologiko berri honek ematen dizkigun aukerak aprobetxatu behar ditugu, ez bakarrik ikasleen arreta pizteko, baizik eta ikasleen parte hartzea sustatzeko ere. Arbela digitalari esker, ikaslea bere ikaskuntza-prozesuaren protagonismo handiagoa lortzen du, egunerokotasunarekin erlazionatutako ariketa eta jarduerak aurrera eramanez.  

Eskola 2.0 power pointa


Sarrera honetan Eskola 2.0 gaiarekin jarraituko dut eta beraz, slidesharen aurkitutako power point bat aurkeztu nahi dizuet.
           Bertan, eskola 2.0 proiektua zertan datzan azaltzen da eta bere helburuak zeintzuk diren aipatzen dira oso modu ulerkor batean. Bestalde, ikasleen prestakuntzari buruz ere hitz egiten da eta baita metodologia berriak dakarren aldaketei buruz ere bai. Honetaz, gain, familia guztiarekin elkarlanean aritzeko hainbat gomendio egiten ditu, hala nola, etxeetako konexioan kostu gutxiko tarifak aipatuz edota ordenagailuak erabiltzeko gomendioak emanez.
          Amaitzeko hardware eta softwareari buruzko informazioa ematen da eta eduki digitalen aipamen bat egiten da. 


Power point hau oso ondo dagoela uste dut eta gainera gai honi buruzko informazio zehatz eta garrantzitsua ematen digu. Espero dut datu hauek baliagarriak izatea eta proiektu honi  buruzko zalantzarik ez izatea.

Zer da Eskola 2.0?



    Hemen Eskola 2.0-ri buruzko azalpena duzue. Eskola 2.0 dagoeneko martxan dagoen programa berri bat da. Programa honek aurrerapauso handia dakar hezkuntzan teknologia berriak sartzen dituelako, hain zuzen ere. 

    Lehen Hezkuntzako  ikasgelak guztiz digitalizatuko dira eta  irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestakuntza egokia jasoko dute.

Eskola 2.0 eskolaren eremuan aplikatzean hainbat helburu lortu nahi dira: 

◊ Ikasgeletako metodologia aldatzea

◊ Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea

◊ Ikasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea

◊ Lan dinamiko eta partehartzailea bultzatzea.

◊ Beste ikastetxeekin  lankidetza sustatzea

    Proiektu honi buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzue, bisitatu ezazue Eskola 2.0 web orrialdea.

Ipuin tradizional eta digitalen ezberdintasunak


      Sarrera honetan ipuin digital eta tradizionalen arteko ezberdintasunak aurkezten dizkizuet.

      Teknologia berrieri esker, informatikaren munduan murgiltzen ari gara pixkanaka-pixkanaka eta beraz, liburuak alde batera gelditzeko arriskua dago. Hala ere, ipuin digitalek ikasleak liburuen munduan murgiltzeko aukera berri eta motibagarri bat eskeintzen digute. 

       Azpian, ipuin mota bakoitzaren alde positibo eta negatiboak erakusten dituen taula bat duzue. Hala ere, norberaren esku dago ipuin digitalak edo ipuin tradizionalen artean aukeratzea, zeren azken finean, helburua irakurtzea da.



IPUIN TRADIZIONALAK

IPUIN DIGITALAK

ALDE POSITIBOAK

- Ez dute ordenagailurik behar.

- Edozein lekutan irakurri
dezakete, nahi duten momentuan.

-Umeak irudimena lantzen
dute.

- Liburutegian liburu
ezberdinak irakurtzeko aukera dago.

-Ipuinen eskaintza handia.


- Teknologia berrien erabilpena
sustatzen du.

- Ipuinak irakurtzeko
beste baliabide bat ezagutzen dute ikasleek.

- Umeak irudimena lantzen
dute.

- Motibagarriagoa da.

ALDE NEGATIBOAK

- Ez da teknologia berriek
eskeintzen diguten aukera aprobetxatzen.

- Ikasleak ez daude oso
motibatuta irakurketan.

  - Ipuin digitalen
eskaintza murriztua da.


 - Ordenagailuaren beharra
eta baita sereko konexioa ere.

Ipuin digitalak

         Dagoeneko azaldu dut ipuin digitalak oso aproposak direla Haur zein Lehen Hezkuntzan erabiltzeko. Hauen bidez, irakurmena landu ez ezik, teknologia berrien erabilpena eta aplikazioa ere lantzen baitute ikasleek. 

         Jarraian, slidesharetik jeitsitako ipuin digital bat aurkezten dizuet. Ipuin hau "Amona eta txoria" izenburua du eta amona eta txori baten arteko istorioa  kontatzen digu. Testu laburra irakurtzeaz gain, diapositiba bakoitzean kontatzen denari buruzko irudi bat agertzen da, haurrek istorioa hobeto interpretatu ditzaten.


        Mota honetako ipuin ugari aurkitu ditzakegu,baina nik, hau ikustea proposatzen dizuet. Hala ere, gogoratu slideshare web orrialdean gehiago aurkitu ahal dituzuela.

2010-05-12

Zer da Osasunkume Programa?

Hemen gaiarekin zerikusia duen programa berri bat, aurkezten dizuet, Osasunkume programa, hain zuzen. Bertan,  jolas egiteko ipuinak agertuko dira euskaraz, audio-liburu erako formatu digitalean. Izan ere, orain eskola 2.0 duen garrantzia ikusita, aukera oso ona da ikasleentzat ipuin digitalak eskuragarri izatea.
Helburua ez da lehen paperean zegoena formatu digitalera pasatzea, baizik eta  irakaskuntzaren kontzeptua  aldatzea. Horretarako, ikasleei  tresna berriak eskaini behar zaizkio trebeziak eskuratzen laguntzeko.
Ipuin hauek oso aproposak dira bai Haur Hezkuntzan zein Lehen Hezkuntzan lantzeko. Izan ere, oso osagai interaktiboak dituzte eta ipuina irakurri ahala hau entzuteko aukera ere dute ikasleek.

2010-04-18

Eskolan lantzeko ordenagailu jokoak.

Eskolan lantzeko aproposak diren ikasleentzako joko ezberdinak daude. Hala nola, Pipo edo arcoiris jokoak.

  Joko hauek maila ezberdinetakoak dira ikasleen adinaren arabera.  Joko oso hezitzaileak dira, arlo ezberdinak lantzeko balio dutenak: ingurune, matematika, ingelesa... Hauen erabilpenaren bidez, gai interesgarriak eta umeen adimena lantzeaz gain, ordenagailua erabiltzen ikasiko dute, teknologia berriak eskola eremuan sartuz.

2010-03-25

Cmap Tools


             Hemen informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunari buruz eskegi dudan mapa kontzeptuala duzue.

Bertan esaten denez, teknologia digitalak erabiltzeak informazio kritikoa aztertzea dakar bai lan autonomoa zein elkarlana bultzatuz.
Gainera informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilpenaren bidez, informazioa jakintza bihurtzen da. Beraz, ikaslea gai izando da informazio ugari eta konplexua prozesatzeko, errealitaean sorturiko arazoak konpontzeko, erabakiak hartzeko edota ekoizpen arduratsu eta sortzaileak egiteko.
Argi dago teknologia berriak gure eguneroko bizitzan erabilgarri suertatzen zaizkigula.

2010-03-24

Sarrera

Dagoeneko nire blog-a. sortuta dago!

Blog honetan informatikaren gaia landuko dut hezkuntza sistemaren barruan. Teknologia berriek gaur egun eskoletan duten garrantziaz hitz egingo dut eta, batez ere, Lehen Hezkuntzan betetzen duten funtzioaz. Eskoletan teknologia berriek izan duten eragina eta ematen zaien erabilpena, irakasleen prestakuntza, eta irakaskuntza informatizatuan zentratuko naiz berri hauek garatzeko. Izan ere, teknologia berriak aurrera egin ahala, guk ere horietara egokitu behar gara, eskola bezalako erakundeetan teknologia berriak murgilduz.