Hemen Eskola 2.0-ri buruzko azalpena duzue. Eskola 2.0 dagoeneko martxan dagoen programa berri bat da. Programa honek aurrerapauso handia dakar hezkuntzan teknologia berriak sartzen dituelako, hain zuzen ere.
Lehen Hezkuntzako ikasgelak guztiz digitalizatuko dira eta irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestakuntza egokia jasoko dute.
Eskola 2.0 eskolaren eremuan aplikatzean hainbat helburu lortu nahi dira:
◊ Ikasgeletako metodologia aldatzea
◊ Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
◊ Ikasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
◊ Lan dinamiko eta partehartzailea bultzatzea.
◊ Beste ikastetxeekin lankidetza sustatzea
Proiektu honi buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzue, bisitatu ezazue Eskola 2.0 web orrialdea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario