Hezkuntza 2.0-ri buruz mintzatu ondoren, sarrera honetan, arbela digitalari buruz hitz egin nahi dut eta honek eskola eremuan betetzen duen funtzioaz.
Arbela digitalak ukimen pantaila du, eta beraz, pantailaren gainean lan egitea ahalbidetzen digu atzamarra erabilita eta sagua erabili gabe. Honi esker, ikasleek atentzioa momentu osoan piztuta izatea lortzen dugu eta hau ikaskuntza esanguratsu baterako giltza da. Gainera, atentzioa galduz gero, ikaslearen arreta bereganatu dezakegu arbela digitalak eskeintzen dizkigun errekurtsoei esker.
Errekurtso teknologiko berri honek ematen dizkigun aukerak aprobetxatu behar ditugu, ez bakarrik ikasleen arreta pizteko, baizik eta ikasleen parte hartzea sustatzeko ere. Arbela digitalari esker, ikaslea bere ikaskuntza-prozesuaren protagonismo handiagoa lortzen du, egunerokotasunarekin erlazionatutako ariketa eta jarduerak aurrera eramanez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario